Nabigazioaren mundua Getarian porturatu da Elkano omentzeko

  • Lau ontzidien omenaldia lehen mundu birari ‘Elkanoren Zeruertza’ ekimenak batu dituen ehun ontzien zeharbidearekin hasi da.
  • Milaka pertsona Getarian antolatu diren ekintzetan parte hartu dute. Bertan, tailerrak, ginkanak eta ekimenean partaide izan diren ontzi ikusgarrienetara bisitak egon dira.
  • Bihar, igandea, egitaraua jarraituko du. Itsas-elizkizuna egongo da, eta Elkanori omenaldia bere sorterriak eskaintzen dion estatuaren ondoan.

2019ko uztailaren 6a

Lau ontzidiek Juan Sebastián Elkanori eskaintzen dioten omenaldia lehen mundu biraren V. mendeurrena dela-eta dagoeneko hasi da. ‘Elkanoren Zeruertza’ egitasmoaren lehen egun honetan, estropadan eta ‘rally’ nautikoan parte hartu duten ehun ontziek Getariako portura ailegatu dira, euskal itsasgizonaren jaioterrian. Bertan, ‘Juan Sebastián de Elcano’ren iritsiera nabarmena izan da, Armada espainiarraren eskola-ontziarena, itsasgoran. Publikoak atrakatze-maniobrekin disfrutatu ahal izan du. Gainera, pertsona ugarik ekimenaren ontzi ikusgarrienak bisitatu ditu jadanik.

Eguna Getxon hasi da, non estropadan eta ‘rally’ nautikoan parte hartu duten ontziak 9ak aldera Getariara abiatu diren. Ibilbidean geldiune bat egin dute San Juan de Gaztelugatxen. Bertan, itsasoan bizitza galdu dutenak gogoratu dituzte, eta dantzari bat eta txistulari bat aritu dira baselizatik. Hondarribiatik abiatu diren ontziak 12etan jarri dira martxan, Elkanoren omenez Guadalupen egin den lore-eskaintza baten ondoren.  

Ehun ontzietatik, 38k hartu dute parte ‘Euskal Kostaldeko Estropada’n, aurten ‘Elkanoren Zeruertza’ izenpean ospatu dena. ‘Tchin tchin’ frantzesak, José Luis Ribed-ena (Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Club), lortu du garaipena Getxotik Getariara egin den ibilbidean (40 milia) eta ‘Ai ama’k, Antton Manterolarena, Hondarribia-Getariakoan (22 milia). Sari-banaketa gaur gauean banatuko dira, bertako sukaldarien esku dagoen afari batean Balenciaga museoan.

Publikoak ere itsasotik disfrutatu ahal izan du ibilbideaz. ‘Ciudad de Donostia’ katamaranak, berriki ekimenarekin bat egin eta gero, Donostiako badiatik ohiko ibilbide turistikoak alde batera utzi ditu eta Hondarribiatik Getariara itsasotik joan nahi izan dutenak hartu ditu.

Getariako portua arratsaldez betetzen hasi da. Bisitariek itsas ikuskizunaz gozatu ahal izan dute bertan. Gainera, ekintza kulturalen egitarauak ‘Elkanoren Zeruertza’n aktiboki parte hartzeko aukera eskaini die. ‘Elkanoren Zeruertza Gunea’, malekoian, elkarteratze-tokia izan da Getariara hurbildu direnen artean.

20ak aldera, Armada espainiarraren eskola-ontzia portura heldu da. ‘Juan Sebastián de Elcano’ parte-hartzaile guztien artean luzera handiena duen ontzia da, eta itsasgoran atrakatu du bi atoiontziren laguntzaz. Bihar, igandea, sarrera bat lortu dutenek 12etatik aurrera bisitatu ahal izango dute, UPV/EHUren eskola-ontzia, ‘El Saltillo’, ‘Lucretia’ eta ‘Mater’ ontzi-museo ekoaktiboarekin batera. Hauek gaur ere bisitatu ahal izan dira.

Omenaldiaren bigarren eguna

Bihar, igandea, ‘Elkanoren Zeruertza’ren egitaraua jarraituko du. Goizean, itsas-elizkizuna egongo da Getariako San Salbador elizan. Ondoren, lau ontzidien ordezkariek lore-eskaintza egingo diote Juan Sebastián Elkanoren estatuari. Ekintza kulturalak segituko dute tailer gehiagorekin eta zinemarekin, eta, noski, ontzietara bisitekin. ‘Juan Sebastián de Elcano’, ‘El Saltillo’, ‘Lucretia’ eta ‘Mater’ ontzi-eskola ekoaktiboa 12etatik aurrera bisitatu ahal izango dira, azken hau aurreko erreserbarik gabe. Ontziak 17ak aldera Getariako portutik ateratzen hasiko dira. ‘Juan Sebastián de Elcano’ azkena izango da, eta publikoak bere maniobrekin disfrutatzeko aukera izango du berriz 20etan.

Egitasmo hau Mundu Biraren V. Mendeurrenerako Komisioaren programak abala ematen dien ekintzen barne dago.