Lau ontzidiek Elkanori egin dioten omenaldia arrakasta handiz itxi da

  • Milaka pertsona Getariara gerturatu dira lehen mundu bira bukatu zuen itsasgizona omentzeko, lau ontzidiak lehenengo aldiz elkartu dituen egitasmoaren barruan, ‘Elkanoren Zeruertza’ deritzona.
  • 5.100 pertsona baino gehiago ‘Juan Sebastián de Elcano’ra igo dira,   espainiar Armadaren eskola-ontziaren 91. instrukzio-zeharkaldi honetan errekorra izan den kopurua.
  • Omenaldian parte hartu duten 100 ontziak abian jarri dira jadanik, asteburu osoa Getarian eman ondoren.

2019ko uztailaren 7a

Milaka pertsona Juan Sebastián Elkanori egin zaion omenaldian parte hartu dute lehen mundu biraren V. mendeurrena dela-eta. ‘Elkanoren Zeruertza’, lau ontzidiak lehenengo aldiz batu dituen egitasmoa, egun jendetsu batekin itxi da, egitandi hura ospatzeko antolatu diren lur- eta itsas-ekintzekin.

Atzo 100 ontzi ailegatu ziren Getariara estropada ikusgarri eta ‘rally’ nautiko baten ondoren. Itsas-ikuskizuna eta gero, portuan atrakatu zuten eta gaur haien jatorriak helmuga jarri dira abian. Hala eta guztiz ere, itsasontzi nabarmenenak ateak ireki dituzte eta milaka pertsona baino gehiago igo dira. 12etatik aurrera, Armada espainiarraren eskola-ontzia, ‘Juan Sebastián de Elcano’k, UPV/EHUrenak, ‘El Saltillo’k, ‘Lucretia’k eta ‘Mater’ museo-ontzi ekoaktiboak euskal itsasgizonaren sorterrira gerturatu diren bisitariak hartu dituzte.   

5.106 pertsona ‘Juan Sebastián de Elcano’ra digo dira Getarian, 91. instrukzio-zeharkaldi honetan egon den bisitari-errekorrean. Orain arte, pertsona kopuru handiena lortu zuen portua Cádiz-ekoa izan zen.

Omenaldia lurrean zehar ere zabaldu da. Goizean, Getariako San Salbador elizan itsas-elizkizuna egon da. Bukatutakoan, lau ontzidien ordezkariak lore-eskaintza egin dute Elkanoren herriak eraiki dion monumentuan.

Malekoian, ‘Elkanoren Zeruertza Gunea’k bisitariak elkartu ditu eta tailerrak eskaini ditu egun osoan zehar: Arazi-k Elkanori buruzko ipuin tailerra antolatu du, Donostiako Aquarium-ak kareta-tailerra, Pasaiako Eskola Nautikoak estrobo-tailerra eta ‘Mater’ak mikroplastikoei buruzko bat hondartzan. Gainera, ontzi-museo ekoaktiboak film bat proiektatu du. 17etan 100 ontziak irteten hasi dira. Azkena ‘Juán Sebastián de Elcano’ izan da, 20etan. Irteera maniobrekin batera, ‘Elkanoren Zeruertza Gunea’ ateak itxi ditu eta ‘Elkanoren Zeruertza’ amaierara heldu da, lehen mundu bira eman zuen euskal itsasgizona oroitzeko milaka pertsona elkartu dituen ekimen arrakastatsua.

Egitasmo hau Mundu Biraren V. Mendeurrenerako Komisioaren programak abala ematen dien ekintzen barne dago.