Juan Sebastian Elkanoren pertsona eta tripulazioa

1519an espedizioaren ziurgabetasunak zailago egin zuen marinelak errekrutatzeko lana. Magallanesen gidaritzapean, Ekialdeko Indietarako bidea aurkitzeko abenturan parte hartzeko asmoz eman zuen izena Elkanok. Mendebalderantz nabigatuko zuten Hego Amerikan barrena, garai hartako mundu ezagunaren amaieran barrena.

1521ean, Magallanes Filipinetan hil eta hainbat gorabehera izan ondoren, Elkanok “Victoria” naoaren agintea hartu zuen, eta Sanlúcar de Barramedara (Cádiz) onik eramatea lortu zuen”.

Juan Sebastián Elkano

Nortasun ekintzailea, izaera esploratzailea eta itsasgizon ospetsua. Elkano irmotasun handiko gizona zen, euskal izaera betebetekoa, euskal herriaren eta euskal kulturaren adierazgarria. Bost naoetako baten ontzizain gisa hasi zuen bidaia, eta amaitu, berriz, “Victoria” naoko kapitain gisa amaitu zuen hiru urte geroago, zailtasun eta baja asko jasan ondoren, bidaia amaitzea lortu zuen itsasontzi bakarrean.

Euskal Kostaldea eta itsasoa bizimodu gisa

Abiatu ziren 5 ontzietatik 3 euskal ontziak ziren, Victoria Naoa barne.
Ontziolek ez ezik, industria siderurgikoak ere —eremuko garrantzitsuenetako bat zen— pago-zura aprobetxatzen zuen egur-ikatza egiteko. Burdinolak, errementeriak, aingurak, iltzeteria eta artilleria borborka zeuden, kea zeriela, gure industriaren indargarri. Bertako euskal haritza eta burdinoletako iltzeak funtsezko osagaiak ziren erresuma osoko ontzigintzarako.

Getariaren etimologia: “guaita”, gaskoierazko hitza, “zelataria” esan nahi duena. “guaita-ri”, zelatatzen duen herria.

Balearen arrantza Urumearen bokalean

Itsas tradizio handia izaki, Euskal Kostaldeko herriak, Getaria adibidez, itsasotik bizi dira eta bizi izan dira.

Kostaldean hainbat ontziolak ziharduten lanean, inguruetako baso zainduek ematen zuten zura erabiliz. Hantxe jaiotzen ziren erresuma osoan preziatuenak ziren naoak. Bertako arotz eta istinkarien eskuek eta jakituria handiak eraikitzen zituzten itsasontziak ziren. Naoetako hornigaietako asko (baleolioa, artilleria, bolbora, altzairuak, iltzeak, etab.) itsasoz eraman zituzten Euskal Herritik —Gipuzkoatik eta Bizkaitik, zehazkiago—Sevillaraino, bertan bost naoak hornitzeko. Ahaleginaren ahaleginez eta lurrarekiko maitasunez metatutako jakintza, Euskal Itsasertzarekiko maitasunaren emaitza.

Lehen mundu-bira

Ibilbidearen zati bat kartografiatu gabe zegoen, eta beraz bidaia hartan ontziratzea benetako abentura zen.

Río de la Plata aurkitu zuten, munduko ibairik zabalena. Espezien uharteetara iritsi ziren, Moluketara. Santu Guztien Itsasartea aurkitu zuten, geroago Magallanes izendatu zutena.

Sareen sare bat, bela, pertsona eta egoeren uztarketa bat izan zen Elkanoren mundu-bira, mundua bera aldatu zuen mugarria: merkataritza-bide berriak ireki ziren, lurralde eta Itsaso berriak aurkitu ziren, arraza eta kulturen arteko bategitea bultzatu zen, lurra biribila zela frogatu zen, etab.

Itsas esplorazioen urrezko aro berrian murgilduta geunden, mundu zaharraren eta berriaren arteko muga zeruertzaz bestaldean zegoen, eta horixe frogatu zuen Elkanok.

Itsasoa, aurkitzeko zegoen lurraldea

Hegoaldeko itsasoa (1520), ondoren Barea izendatu genuena; itsaso hartaranzko labirintoa, hasiera batean (1520) Santu Guztien Itsasarte bataiatu eta ondoren Magallanesen Itsasarte izendatu genuena, Moluka uharteak edo espezien uharteak (1521), etab.

Eta gertaera guztietan badago ardatz
bat: itsasoa.

Astrolabioak, konpasak, mapa nautiko eta portulano sortu berriak, hondarrezko erlojuak, iparrorratzak, koadranteak, alidada zirkular eta azimutalak, … Itsasoak bakarrik ematen duen jakintzaren eskutik, itsasoak mundu osoa biltzen zuela egiaztatu zen.

Egitasmo hau Mundu Biraren V. Mendeurrenerako Komisioaren programak abala ematen dien ekintzen barne dago.