Albisteak

Lau ontzidiek Elkanori egin dioten omenaldia arrakasta handiz itxi da

Milaka pertsona Getariara gerturatu dira lehen mundu bira bukatu zuen itsasgizona omentzeko, lau ontzidiak lehenengo aldiz elkartu dituen egitasmoaren barruan, ‘Elkanoren Zeruertza’ deritzona. 5.100 pertsona baino gehiago ‘Juan Sebastián de Elcano’ra igo dira,   espainiar Armadaren eskola-ontziaren 91. instrukzio-zeharkaldi honetan errekorra izan den kopurua. Omenaldian parte hartu duten 100 ontziak abian jarri dira jadanik, asteburu osoa

Nabigazioaren mundua Getarian porturatu da Elkano omentzeko

Lau ontzidien omenaldia lehen mundu birari ‘Elkanoren Zeruertza’ ekimenak batu dituen ehun ontzien zeharbidearekin hasi da. Milaka pertsona Getarian antolatu diren ekintzetan parte hartu dute. Bertan, tailerrak, ginkanak eta ekimenean partaide izan diren ontzi ikusgarrienetara bisitak egon dira. Bihar, igandea, egitaraua jarraituko du. Itsas-elizkizuna egongo da, eta Elkanori omenaldia bere sorterriak eskaintzen dion estatuaren ondoan.

5.000 pertsona baino gehiagok ‘Elkanoren Zeruertza’ren ontzi nagusiak bisitatu ahalko dituzte uztailaren 6an eta 7an, Getarian

Asteburuan zehar, ‘Juan Sebastián de Elcano’-n, ‘El Saltillo’-n, ‘Lucretia’-n eta ‘Mater’ museo ontzian doan sartzeko aukera egongo da. Erreserbak, lekuak bete arte, www.elkanorenzeruertza.com webgunearen bidez kudeatuko dira. Lau ontzidiek (merkataritzakoak, arrantzakoak, Armadak eta kiroletakoak) lehen mundu birari egiten dioten lehen omenaldi honen antolakuntzak Zarauztik eta Zumaiatik garraio publikoaren bidez gerturatzea gomendatzen du. 100 ontziko zeharkaldi

Hogei bat kultura-ekintzaren bidez, munduaren inguruan emandako lehenengo bira omenduko da euskal kostaldean

Uztaileko lehenengo astean hitzaldiak, tailerrak eta mahai-inguruak antolatuko dira. ‘Elkanoren Zeruertza’ izeneko proiektuaren barruan kokatuta daude ekintza horiek guztiak, eta omenaldi horrek, lehenengo aldiz, nabigazioaren sektorea batu du Juan Sebastian Elkanoren inguruan. Ekintzak hainbat lekutan banatuko dira: omenaldia uztailaren 6an eta 7an egingo da Bilbon, Bermeon eta, batez ere, Getarian, marinelaren jaioterrian, Getaria izango baita

Nabigazioaren sektoreak Juan Sebastian Elkanori omenaldirik handiena egingo dio euskal kostaldean uztailaren 6an eta 7an

Elkanoren Zeruertza izena duen ekimenak, lehen aldiz lau ontzidiak elkartuko ditu (merkataritzakoa, arrantzakoa, Armada eta kiroletakoa) munduari emandako lehen bira amaitu zuen itsasgizonaren irudiaren inguruan. Errekor-zifra lortuko duten 100 ontzik Getariara arteko zeharkaldi ikusgarria egingo dute, Getxoko eta Hondarribiko portuetatik aterata. Besteak beste, bertan izango dira ‘Juan Sebastián de Elcano’, ‘Saltillo’, ‘Lucretia’, ‘Mater’ eta beste

Egitasmo hau Mundu Biraren V. Mendeurrenerako Komisioaren programak abala ematen dien ekintzen barne dago.