Ba al zenekien…

Zaldun titulua eta armarria eman zizkion “Primus Circumdedisti me” dibisarekin. 1523ko otsailean Carlos I erregeak iraganeko erruengatiko barkamena adierazi zion Elkanori eta biziarteko 500 dukateko pentsio bat (187.500 marabedi, 65.000 euro inguru) eman zion.
Victoria itsasontzia berriro itsasoratu zen Santo Domingo aldera eta Espainiarako itzuleran galdu egin ziren itsasontzia eta eskifaia-kide guztiak.
Nao Victoria-ren erreplika
Trinidad itsasontzia, behin konponduta, 1.500 kintal iltzez zamatu eta 1522ko apirilaren 6an irten zen Tidoretik 54 gizonekin (beste hainbaten arabera 900 kintal eta 50 gizon izan omen ziren).
1518ko martxoaren 22an sinatutako Valladolideko kapitulazioetan ezarri zenez, beste inori ez zitzaion lizentziarik emango hamar urteko epean Magallanes eta Faleroren bide beretik lur berriak aurkitzera joateko.
Kapitulazioetan ezartzen zenez, esplorazioa Portugaleko Erregearen mugapenetik kanpo egingo zuten.
Esplorazioaren konpentsazio modura eta behin espedizioaren gastuak estalita Magallanes eta Falerok aurkitutako lur eta irlen hogeirena jasoko zuten eta koroak urtero mila dukateko balioa igorriko zien (375.000 marabedi edo 130.000 euro gutxi gorabehera), han saldu nahi zituzten gauzetan erabiltzeko.
Magallaes itsasarteako mapa – Hondius (1606)
Kapitulazioetan ezartzen zenez, Erregeak bost itsasontzi armatzeko konpromisoa hartuko zuen, 130 toneleko 2 (108 tona), laurogeita hamarreko bi (75 tona) eta hirurogeiko bat (50 tona), 264 laguneko eskifaia batekin eta bi urterako prestatuta eta hornituta.
Behin Magallanes hilda, eskifaia-kideek aginte nagusia Duarte Barbosa eta Juan Rodriguez Serranok partekatu behar zutela erabaki zuten, Victoria eta Concepción itsasontzietako kapitainek, eta Duarte Trinidad itsasontziaren agintera igaro zen.
Barbosak bizitza biziotsua izan zuen azken urteetan eta bere trebetasunak guztiz suntsitu zituen. Gauzak horrela, armadak ezin izan zuen hura baino gizon traketsagorik aukeratu egoera hartan.
Humabonek espainiarrekiko konfiantza galdu zuen erabat eta Mactaneko buruzagiarekin bat egin zuen gaztelar guztiak hiltzeko. Horretarako, tranpa bat ipintzeko asmoa zeukan. Humabonek armadako ofizialak gonbidatuko zituen oturuntza batera eta bertan Barbosari errubi, diamante eta perla andana entregatuko zion, eta baita urrezko pinportak ere bere leialtasunagatik Espainiako erregeari egindako opari gisa. Ofizial asko mesfidati bazeuden ere, Barbosak gonbitea onartu zuen eta hogeita hemezortzi gizonekin lurreratu zen. Gonbitera bertaratu ziren guztiak hil egin zituzten, Juan Rodriguez Serrano izan ezik, hura indigenek errespetatu egiten baitzuten, nahiz eta atxilo hartu. Gonzalo Gomez de Espinosa eta Juan Lopes Carvalho ere bizirik irten ziren, izan ere, abisua jaso zuten eta ihes egitea lortu zuten. Gainerakoak irlan geratu ziren eta ez zen haietaz deus gehiago jakin.

Itsas Museoa Fundazioak editatutako “Desvelando Horizontes: La Circunavegación de Magallanes y Elcano” liburutik eskuratutako datuak.

Egitasmo hau Mundu Biraren V. Mendeurrenerako Komisioaren programak abala ematen dien ekintzen barne dago.