5.000 pertsona baino gehiagok ‘Elkanoren Zeruertza’ren ontzi nagusiak bisitatu ahalko dituzte uztailaren 6an eta 7an, Getarian

  • Asteburuan zehar, ‘Juan Sebastián de Elcano’-n, ‘El Saltillo’-n, ‘Lucretia’-n eta ‘Mater’ museo ontzian doan sartzeko aukera egongo da. Erreserbak, lekuak bete arte, www.elkanorenzeruertza.com webgunearen bidez kudeatuko dira.
  • Lau ontzidiek (merkataritzakoak, arrantzakoak, Armadak eta kiroletakoak) lehen mundu birari egiten dioten lehen omenaldi honen antolakuntzak Zarauztik eta Zumaiatik garraio publikoaren bidez gerturatzea gomendatzen du.
  • 100 ontziko zeharkaldi ikusgarri bat Getxotik eta Hondarribiatik aterako da hilaren 6an, larunbata, eta Elkanoren sorterrira ailegatuko da. Asteburu osoan zehar tailerrak eta ekintza kulturalak eta gastronomikoak egongo dira Getarian.

2019ko ekainaren 25a

Uztailaren 6an eta 7an ontzi-ikuskizun handia egongo da Euskal Kostaldean, ehun ontzi inguruk parte hartuko duten eta Getariako portua (Gipuzkoa) helmuga duten estropada eta ‘rally’ nautikoa direla eta. Lehenengo aldiz lau ontzidiek  (merkataritzakoak, arrantzakoak, Armadak eta kiroletakoak) munduari emandako lehen birari egingo dioten lehen omenaldia da, Fernando de Magallanes gidari zuena eta Juan Sebastian Elkanok burutu zuena.

Euskal itsasgizonaren jaioterria izango da, gainera, asteburu osorako antolatu diren hogei bat ekintzen epizentroa. Proposamen erakargarrienetako bat omenaldi honetan, ‘Elkanoren Zeruertza’ deritzona, parte hartzen duten ontzi nagusiak bisitatzeko aukera izango da. Ateak irekiko dituzte Armadako ontzi-eskola, ‘Juan Sebastián de Elcano’,  parte-hartzaile guztien artean luzeera handiena duena; ‘El Saltillo’, Euskal Herriko Unibertsitatearen ontzi-eskola; ‘Lucretia’ ontzia eta ‘Mater’ Museo ontzia.

Lehen hiru ontzi horietara sartzeko erreserbak www.elkanorenzeruertza.com webgunearen bitartez egin beharko dira. Lekua da mugatze bakarra. Izan ere, guztira 5.000 pertsona bisitatu ahalko dituzte Getariako portuan egongo diren ontziak. Horien artean, bertako biztanleak lehentasunezko sarbidea izango dute.

Itsasontziak larunbatan arratsaldean bisitatu ahalko dira (Getariara ailegatu ondoren) eta igande osoan zehar, 12etatik aurrera arratsaldera arte, ‘Juan Sebastián de Elcano’ izan ezik; 7an bakarrik egongo da ikusgai. ‘Elkanoren Zeruertza’ren webgunean informazio gehigarria eta ordutegi zehatzak kontsultatu daitezke. ‘Mater’ ontzia erreserbarik gabe bisitatu ahal izango da, uztailaren 6an 19tik 21ak arte eta uztailaren 7an 12tik 18ak arte.

‘Elkanoren Zeruertza’ egitasmoak beste ekintza kultural osagarri batzuk barneratuko ditu beste hiri batzuetan (Bilbo, Bermeo, Hondarribia eta, batez ere, Getarian bertan); hitzaldiak, tailerrak, mahai-inguruak eta erakustetak egongo dira, besteak beste. Ostegun honetan, ekainaren 27an, 19etan hasiko dira, José Antonio Azpiazu historialariak Bermeoko Arrantzaleen Museoan euskaraz eskeiniko duen hitzaldi batekin.

Ekintza gehienak uztailaren lehenengo astean zehar izango dira. Uztailaren 2an, Bilboko Itsasmuseumen (orain arte Itsas Museoa deiturikoa) ekitaldi interesgarrienetako bat egingo da: María Dolores Higuerasen hitzaldia, Artearen Historian katedraduna, urpekaria, itsas-arkeologoa eta, 2005ean erretiroa hartu zuen arte, Madrilgo Itsas Museoko zuzendari teknikoa izan zena. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Juan José Álvarez izango du aurkezle (Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean) eta Bizkaian ‘Elkanoren Zeruertza’ proiektua aurkezteko ere balio izango du.

Uztailaren 5ean, ostirala, hasiko dira lehenengo ekintzak Getarian. Sail In’ jaialdiak ekonomia zirkularrari buruzko tailer bat eskainiko du arratsaldean, eta apur bat geroago, José Antonio Azpiazuuk, Fernando Txuekak eta Patxi de la Hozek mahai-inguru batean parte hartuko dute Elkano Arrantzaleen Kofradian.

Uztailaren 6an, larunbata, estropada ikusgarriari emango zaio hasiera. Itsasontziak Getxotik irtengo dira 9:30ean. Hondarribitik irteten direnek 12:00etan abiatuko dira. 100 itsasontzik euskal kostaldea zeharkatuko dute eta Getariara iristen joango dira 18:30 arte.

Getariako malekoian ekintzak

Larunbatean eta igandean Getariako malekoian karpa handi bat ezarriko da, ‘Elkanoren Zeruertza’ Gunea, jardunaldi guztietan zehar topagune funtzioa beteko duena. Bertan, larunbateko 16:00etatik aurrera, ginkana handi bat antolatuko du Arazi taldeak, belaontzi bat eraikitzeko tailerra emango du Donostiako Aquariumak, musika animazioa izango da eta Pasaiako Itsas Arrantza Eskolak estropuen ekoizpen-tailer bat eskainiko du. Horrez gain, ‘Mater’ itsasontzi barruan film bat proiektatuko da.

Estropadako ontziak Getariara iritsi eta atrakatze maniobrak burutu ostean, herri horretako Balenciaga Museoan egin-asmo den afarian banatuko zaizkie sariak irabazleei, bertako sukaldarien eskutik. Bertan, lurreko eta, batik bat, itsasoko produktuak dastatuko dira.

Biharamunean, uztailaren 7an, marinel meza izango da San Salvador elizan eta Getariako nabigatzailaren monumentuaren aurrean lore-eskaintza egingo dute lau ontzidietako ordezkariek. Azken egun horretan tailer ugari egongo dira. Gainera, ‘Mater’ Museoak filma proiektatuko du 17etan. Orduan ontziak portutik irtengo dira. 20etan, ‘Elkanoren Zeruertza’ Gunearen itxierarekin bat, bertaratutakoek ‘Juan Sebastian de Elcano’ren irtete-maniobrez gozatu ahalko dute Getariako portuan.

Hobeto garraio publikoan

Uztailaren 6an eta 7an publiko ugari espero da Getarian ‘Elkanoren Zeruertza’ren ekintza guztiak jarraitzeko. Horregatik, lotura-autobusak antolatuko dira Zarautz eta Zumaiatik 20 minuturo. Hauek linea zirkularra egingo dute bi hiri horien eta Getariaren artean. Gainera, Sansinenea (Arroa) Industrialdeko kaleetan aparkalekuak ezarriko dira, AP-8ko 48. Irteeran, eta bertatik autobus linea igaroko da. Gainera, larunbat gauean gaueko zerbitzua egongo da (UK49G linea), Sansineneara ailegatuko ez den arren.

N-634 errepidea Zarautz-Getaria zentzu bakarrean egongo da irekita, larunbatan 14etatik 22ak arte eta igandean 10etatik 22ak arte. Horregatik, Getariara iristeko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen zaie bisitariei.

‘Elkanoren Zeruertza’ ekimena hurrengo laguntzaileei esker egin ahal izan da: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Naviera Elcano, Ibaizabal, Sener, Algeposa, Astilleros Balenciaga, Bergé, Biansa, Bombas Azcue, Bufete Barrilero, Campos, Getsamp, Irizar, Solarpack, Velatia eta Valles del Esla.

Honako hauek dira ‘Elkanoren Zeruertza’ proiektuarekin elkarlanean diharduten erakundeak:

Aquarium Donostia

Arrantzaleen Museoa-Museo del Pescador de Bermeo

Bermeoko Udala

Bilboko Ingeniaritza Eskola (UPV-EHU) E.T.S. Portugalete

Bilboko Itsas-Kapitaintza

Bilboko Itsasmuseuma

Bizkaiko Merkataritza-Itsasketako Kapitainen Elkartea

Centro de Actividades Subacuáticas KSUB de Getaria

Comisión V Centenario 1ª Vuelta al Mundo

Club de Pesca de Atún de Lekeitio

Elkano Arrantzaleen Kofradia

Espainiako itsas armada

Euskadiko Bela Federakuntza – Federación Vasca de Vela

Euskadiko Kirol Portuak – Puertos Deportivos de Euskadi

Euskal Itsas Museoa

Fundación Museo Naval

Hazi

Hika Txakolindegia

Hondarribiko Klub Nautikoa-Itsaskari Baita

Hondarribiko Udala

Hosteleria Getaria

Itsasamezten – Asociación Vasca de Capitanes Patrones y Navegantes

Orza Armadores Puerto Deportivo de Getxo

Pasaiako Itsas Arrantza BHI – IES Náutico Pesquero de Pasaia

Pasaiako Itsas-Kapitaintza

Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaria – Dirección de Puertos y Asuntos Marítimos del Gobierno Vasco

Real Club Marítimo del Abra – Real Sporting Club

Real Club Náutico de San Sebastián

Real Liga NavalZumaiako Nautika Elkartea – Club Náutico de Zumaia

Egitasmo hau Mundu Biraren V. Mendeurrenerako Komisioaren programak abala ematen dien ekintzen barne dago.