Ospa dezagun, herri baten izaera definitu duten kate-begiei merezi duten garrantzia emanez, kontakizun bakar eta partekatu baten lerro sendoa osatzen dutela aintzat hartuta. ELKANOREN ZERUERTZAREN espirituak gidaturik, ospa dezagun Juan Sebastian Elkano Getariako nabigatzaileak orain 500 urte egindako balentria. Izan ere, historian lehen aldiz, berak eman zuen munduaren inguruan lehen bira osoa itsasontzi batean.

Hezkuntza

Elkanoren garaiko gizartea nolakoa zen eman nahi dugu ezagutzera, haren bizitzan eragina izan zuten gertaera nagusien berri emanez.

Tailerrak eta hitzaldiak proposatuko ditugu mota guztietako jendearentzat, Elkanoren irudiaren esanahia eta ibilbidea azalduz eta lehen globalizazioaren ideia mahai gainean jarriz. Eta Marinel Meza bat ere ospatuko dugu, 1519ko euskal gizartean sustraituta zeuden ohitura eta sinesmen nagusietako batzuk gogora ekarriz.

Nabigazioa

Elkanok amesten zuen zeruertz fisikoa eta gaur egun gure begiradak aurrez aurre daukana berdinak dira.

Nabigazioaz hitz egin nahi dugu, herrien arteko harremanak aldatu zituen zientzia delako, eta nabigazioa praktikatzeko deia ere egin nahi dugu. Euskal Kostaldea bi ekimenen jokaleku izango da aldi berean, bela-estropada baten jokalekua batetik, eta mota guztietako ontzientzako itsas rally baten moduko ibilaldi baten jokalekua, bestetik.

Gastronomia

Gure lurrak, gure itsasoak, eta gure gastronomia lantzen zuten eskuek sukaldaritzarekiko maitasuna jorratu zuten pixkana-pixkana, eta gaur
erritu horrek gainditu egiten ditu orain 500 urte Elkanok berak lausotutako mugak.

Arrantza eta arrantza-produktuak bereziki azpimarratuz, bertako gastronomia proposatuko dugu,etxeko sukaldari onenen eskutik.